Metalgintzako grebalariek N-634 errepidea barrikadekin itxi dute, Zornotza parean

Anboto 2019ko eka. 20a, 09:44

Zornotza parean Durangorako norazkoan barrikadekin errepidea itxi dute grebalariek.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, metalgintzako grebalariek N634 errepidea itxi dute barrikadak eginda. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira eta 10:00etarako errepidea ireki dute. Goizaldean, berriz, Mallabiko BI-633 errepidea itxi dute, baita Kanpazarrekoa ere. 

Gaur, manifestazioa Durangon

Gaur eta bihar greba egunak dira metalgintzaren sektorean. Aurreko asteetan ere grebarako deialdi bat baino gehiago izan da. Gainera, gaur herrialde mailako manifestazio bat egingo dute Durangon.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!