San Miguel taldeak eta Iñigo Urielek irabazi dute eskualdeko bolo txapelketa

Joseba Derteano 2019ko mai. 30a, 11:03
San Miguel taldeko kideak.

Hurrengo hitzordu nagusia Euskadiko txapelketa izango da.

Belatxikieta taldeko Iñigo Urielek irabazi du aurten eskualdeko buruz buruzko bolo txapelketa 710 puntu batuta. Jesus Izurza (702) eta Beñat Gorospe (700) geratu dira, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren tokietan.

Taldeka, berriz, San Miguel izan da onena, San Pedroren eta Belatxikietaren aurretik. Honako hauek osatu dute San Miguel taldea: Beñat Gorospe, Jose Luis Arregui, Jokin Arregui, Urko Izaguirre, Joseba Gorospe eta Jose Miguel Bilbaok. Ordezko moduan aritu dira Eneko Gorospe eta Oskar Areitio.

Eskualdeko bolo txapelketa Zornotzako, Lemoako eta Dimako bolatokien artean jokatzen da. Hurrengo hitzordu nagusia ekainaren 8an Kejanan (Araba) lehiatuko den Euskadiko txapelketa izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!