Josune Sarrionandiak eta Jose Luis Arregik irabazi dute Bizkaiko Bolo Txapelketa

Anboto 2019ko mai. 5a, 17:05

Josune Sarrionandia eta Jose Luis Arregi erdian, txapelarekin.

Buruz buruko finalak Zornotzan, San Migueleko bolalekuan, jokatu dira.

Josune Sarrionandia Belatxikieta Elkartea taldekoa da. Jardunaldi denak kontuan hartuta 274 puntu batu ditu, bigarren geratu den Nekane Izurzak -San Antonio B taldea- baino 8 gehiago.

Jose Luis Arregik San Miguel taldean jokatzen du. 488 punturekin  irabazi du txapelketa. Iñaki Izurza geratu da bigarren, 475 punturekin.

Hurrengo asteburuan Bizkaiko Binakako Txapelketa egongo da jokoan gaurko bolatoki berean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!