Aeropress Forum Cafe txapelketan bigarren geratu da Sergio Gomez zornotzarra

Anboto 2019ko mai. 20a, 15:54
Sergio Gomezen txapelketako irudi bat.

Luis Ibañez Cafés El Tostadero enpresako Kalitate eta Formazio arduradunaren atzetik geratu da Sergio Gomez zornotzarra, pasadan asteburu honetan Vigon (Espainia) izan den Aeropress Forum Cafe txapelketan. 

Kafea ateratzeko modalitate honetan onenetarikoak diren baristek parte hartu dute txapelketa honetan. Parte hartzaileek zortzi minutu izan dituzte kafe ateratzeko, eta horretarako baimendutako osagai bakarrak izan da ehotutako kafea eta ura. 

Hirugarren urtez antolatu du txapelketa Forum Café kafearen kultur forumak, Espainiako XIII. Barista Txapelketaren barruan. Kalitatezko kafeagaz edariak prestatzen eta zerbitzatzen dituzten adituen trebakuntzan lan egiten du Sergio Gomezek Cafes el Abra enpresan. Gomez epaile lanetan aritu txapelketako gainontzeko sailetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!