Agirrebeitiak esan du "Zornotza orekatu" baten alde lanean jarraituko dutela. Gazteen lan munduratzea lagunduko dutela, parekidetasuna sustatutako dutela... Nagusien nafarroa zentroaren erreforma integrala egingo dutela dio. "Euren bizi kalitatea hoberena izatea gura dugu, merezi dutelako". Bestalde, azpiegiturei dagokienez, Urgozo kiroldegi berria eraikiko dutela aurreratu du, eta Betarraganen 150 parking plaza ipiniko dituztela. Orain arte eginiko lana ere baloratu du; anbulatorio eta musika eskola berrien proiektuak nabarmendu ditu, adibidez.
Rementeriak azaldu du Bilboko itsasadarrean eginiko eraldaketa Ibaizabal osora hedatu gura dutela, Durangotik hasita, Zornotzatik pasa, eta kostaraino. Eginiko zerbitzuen orria eta proiektu berrien orria prest dituztela dio, eta "etxeko lanak eginda" dituztela. "Maiatzaren 26an ezin da inor etxean geratu", esan du bozka ematera deituz. Besteak beste, gogoratu du Mañarian boto bigatik ez zutela irabazi, eta Mallabian hirugatik lortu zutela alkatetza.
Durangaldeko zenbait alkategai eta Ana Otadui batzar nagusietarako hautagaia ere egon dira ekitaldian.