Ikus: Hauteskundeen datu historikoak
Mañarian, boto biren aldeagaz irabazi eta mantendu egin zuen alkatetza EH Bilduk, Endika Jaiok alkate jarraituta. Koalizioak 171 boto eskuratu zituen, eta jeltzaleek 169.
Mallabian, berriz, hiru botoren aldeagatik EH Bilduk alkatetza galdu zuen. EAJk 325 boto jaso zituen eta EH Bilduk 322. Aurretik zinegotzi izan zen Igor Agirre jeltzaleak hartu zuen Mallabiko aginte makila ekainaren 13an.