Seme-alabak jaiotzeagatik diru-laguntzak eskatzeko epea hasi dute

Anboto 2019ko mai. 14a, 10:07

Eskariak Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira seme-alaba jaio denetik edo adopzioaren ebazpena jakinarazten denetik hiru hilabeteko epean.

Aurten 400 euro emango dira, iaz baino 100 euro gehiago. Ordenantza berri honen helburua da gastuen zati bat estaltzea, familiek, ahal den neurrian, seme-alaba gehiago izan ditzaten, udalak ohar batean azaldu duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!