Jaiotzak gutxitu direla-eta, jaioberrientzako diru-laguntzak handitu ditu Zornotzako Udalak

Joseba Derteano 2019ko ots. 23a, 11:00

300 eurotik 400 eurora igo dituzte.

Arlo horretako ordenantza berritu eta gaurko udalbatzarrean aho batez onartu dute. Jaiotza tasa gutxitzen doala-eta, diru-laguntza handitu dute. Seme-alabak jaio edo adoptatzeagatik iaz baino 100 euro gehiago jaso daitezke. Guztira, 400 euro. Jaiotza edo adopzio anizkoitzen kasuan, ume bakoitzeko emango da.

Jasotako dirua umeen beharrizanetarako erabili behar da eta herriko establezimenduetan egin behar dira erosketak, esaterako halakoren batean: farmazian, umeen arropa dendan…

Eskariak udaleko erregistroan aurkeztu behar dira seme-alaba denetik edo adopzioaren ebazpena jakinarazten denetik hiru hilabeteko apean.

Jaiotzek beheranzko joera

Jaiotzek beheranzko joera dute Zornotzan. 2016an 193 ume jaio ziren, eta 2018an 147, %24 gutxiago. Udaleko iturrien arabera, Euskal Herrian ere beherantz doa jaiotze tasa: 2011n, 1.000 laguneko 9.69 ume jaiotzen ziren batez beste, eta 2018an kopuru hori 7.88ra jaitsi zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!