Zornotzako Jauregibarria parkean egurrezko zubi berria jarriko dute

Anboto 2019ko urt. 11a, 11:11

San Martin erreka gainean dagoen zubia aldatzeko lanak datorren asteko ostegunean hasiko dira.

Zornotzako Udalak Jauregibarria parkean dagoen zubia —presatik gertuen dagoena— berriztuko du eta egun dagoenaren ordez, egurrezko beste bat jarriko du. Lanak datorren astean hasiko dira eta hiru aste iraungo dute. “Lan hauei esker San Martingo erreka gainean dagoen zubiaren segurtasuna areagotuko da”, azaldu dute udaletik ohar batean.

Zubi berri honek 14 metroko egitura izango du eta 5 metro igarotzeko. Gainera, ez labaintzeko zorua izango du eta 1,10 metroko altuera duen baranda. Barrote bertikalak izango ditu eskalatzea ekiditeko.

Udalak 45.000 euroko inbertsioa egin du guztira honetarako.

Iaz beste zubi bat berriztu zuten

2018ko otsailean Jauregibarria parkearen inguruan dagoen oinezko beste pasabide bat ere aldatu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!