Jauregibarria ingurutik doan oinezkoen bidea egurrezko zubi biren gainetik igarotzen da. Horietako bat aldatu egingo du udalak URAk agentziaren oniritzia jaso ostean. Kamioien aparkalekua izan zenaren ondoan dago zubi hori. Egurrezko egitura berria ekarri dute dagoeneko eta ia muntatuta dago. Langileek zaharra kentzen dutenean ordezkatuko dute.