Oier Luengo Amorebieta taldera itzuli da Athleticek utzita

Joseba Derteano 2019ko urt. 8a, 09:18
Asier Goiria kirol zuzendaria Oier Luengorekin.

21 urteko zornotzarra Bilbao Athletic taldearekin ibili da aurtengo denboraldian.

Amorebietako harrobian hezitako futbol jokalariak 33 partidu jokatu zituen talde nagusiarekin iaz eta hiru gol sartu zituen. Bere errendimendua ez zen oharkabean igaro eta Athleticek urte birako fitxatu zuen. Urte erdi Bilbao Athletic-ekin eman ostean, urte berriarekin etxera itzuli da denboraldia amaitu arte, Athletic-ek utzita.

Batzuk etorri eta beste batzuk joan. Jon Aurtenetxe zornotzarrak Amorebieta utzi zuen iazko urte amaieran eta Australiako Adelaide Comets taldera batu zen.

Jaitsiera postuan

Futbol talde zornotzarra sufritzen ari da aurten. Bigarren B Mailako jaitsiera postuan dago denboraldi erdia joan denean. 16 puntu ditu azken aurreko dagoen Durangoko Kulturalak baino bat gehiago.

Bulegoetan ere egoera ez da nahi modukoa. Zuzendaritza berriak iaz agindutako auditoriak 361.000 euroko zorra bistaratu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!