Musika eskola eta bidegorri sarea amaitzera bideratu dituzte inbertsiorik handienak

Joseba Derteano 2018ko aza. 23a, 16:52

Aurrekontuetako 4.500.000 euro inbertsiotara joango dira.

Gaur onartu dituzte 2019ko aurrekontuak, EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin. EH Bilduk kontra bozkatu eta Hiri Ekimena abstenitu egin da.

Larrearako bidegorria egiteko eta horrekin bidegorri sarea amaitzeko 783.000 euroko diru atala gorde dute, baina iaztik hitzartuta geratu zen zenbatekoa gehituta, inbertsioa 1.400.000 eurotakoa izango da.

Musika eskola egitera 882.000 euro bideratu dituzte. “2020ko urtarrilean” irekiko da eraikin berria, Andoni Agirrebeitia alkateak azaldu duenez.

 

DATU OROKORRAK

Zenbateko osoa:
28.905.701 euro (iaz baino %7.53 gehiago)

        - Udalkutxatik jasotakoa: 12.493.916

GASTUEN BANAKETA ARLOZ ARLO

Gizarte ekintza:
3.691.966 euro

Kultura: 2.536.574

Ura eta saneamendua: 2.375.250

Kirola: 2.307.521

Garbiketa: 1.374.527

Zaborrak batzea: 1.264.138

Enplegua: 904.661

Argiteria publikoa: 798.488

Euskara: 735.000

Musika: 620.300

Bide publikoen mantenua: 462.000

INBERTSIO NAGUSIAK

Musika eskola:
882.237 euro

Bidegorri sarea: 783.982

Legarrebiko azpiegiturak: 600.000

Urgozo kiroldegiko lanak: 400.000

Ganeko umeen igerilekuen birmoldaketa: 400.000

Nafarroa Zentroa: 260.000

Astepeko lanak: 177.639

Ogenbarrenako berrurbanizazioa: 100.000


* Herritarren parte hartze prozesutik irtendako inbertsioak IKUSTEKO

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!