Zornotzako 23 elkartek edo eragilek Euskal Jaia elkarlanean antolatzea erabaki dute datorren zapatuan. Egun guztiko egitaraua antolatu dute. Jairako motorrak berotzen joateko baserritar jantzien inguruko erakusketa ikusgai dago Zelaieta Zentroko sarreran. Hilaren 21era arte bisitatu ahalko da.