Erakusketa zabalik dago Herriko Plazan hurbildu nahi duten guztientzat. Besteak beste bigarren hezkuntzako 500 ikasle baino gehiago ere. DBH 4, batxilergoa eta lanbide heziketako ikasleek hezkuntza tailerretan parte hartu dute. Helburua da esperientzia esanguratsua eskaintzea Memoria eraikitzeko giltzarriak ezagutu ditzaten eta gogoeta kritikoa egin dezaten erraztea, udalak ohar batean azaldu duenez.
Memoriaren Plaza ekimena hasi zenetik —2016ko otsailean Bilbon egin zen lehenengoz— 18 herritan egin da, eta hauexek datuak: 34.300 lagunek hartu dute parte eta hauetatik 4.600 DBH4, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleak dira, beraientzat bereziki programatutako tailer didaktikoetan parte hartu dutena.