ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuetako ordezkariak batu dira 'Lan istripu gehiagorik ez; Prekarietatea hiltzailea' zioen pankartaren atzean. Joan zen zapatuan AHTaren obretan hil zen langilearen zein langile denen lan baldintzak ikertzeko eskatu diete Osalani eta Lan Ikuskaritzari. Esaterako, egun hartan tenperatura altuak izan zirela gogoratu dute.
Barikuan, 11:00etan, berriro elkartuko dira Eusko Jaurlaritzaren parean. Atzo beste kontzentrazioa bat izan zen Zornotzan Ezker Abertzaleak deituta.