Udaletxeko beheko solairuan kokatuta dagoen guneak zuzeneko arreta emango duten lau lanpostu eta arreta teknikoa emango duten lanpostu bi izango ditu. Horrez gainera, itxaron-gela bat, edozeinek erabili ahal izango duen ordenagailu bat eta bilera gela bat egin dituzte.
Horrela, 07:30etik 15:30era, zornotzarrek bulego horretan egin ahal izango dituzte behar dituzten tramite guztiak: erroldatze-agiriak, zergak helbideratu, obra-baimenak…
Bulegorako sarreran zornotzarrek kutxazain elektroniko bat ere izango dute hainbat tramite egiteko.
Halaber, udalak irailean komunikazio bide berriak martxan jarriko ditu herritarrentzat. Horrela, 688 866 600 WhatsApp zenbakia erabilgarri egongo da agiriak eskatzeko.
Lan guztiak egiteko 100.000 euroko inbertsioa egin dute.