Urdinbideko tunelak zabaldu eta bi hilabete geroago amaituta daude Autzaganerako bide zaharrean egindako bidegorriak. Bizkaiko Foru Aldundiak 725.000 euro inbertitu ditu. 1.600 bat metro dituen bide berriak Autzaganeko gainaren bi aldeetan dauden oinezkoentzako tarteei jarraipena ematen die.
Horrela, Zornotzatik Muxikara, oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide jarraitu bat dago. Beste aldean, Zornotzarako tartean, dagoen argiteria areagotuko dute eta seinale horizontal zein bertikalak berrituko dituzte.
Proiektuaren barruan bitariko eusteko hesiak —metalikoak eta egurrezkoak— jarriko dira, galtzada eta oinezkoentzako bidea banatzeko, baita egurrezko barandak ere, oinezkoek erortzeko arriskua duten tokietan.