Umeek “libre” jolasteko eta familiak harremantzeko, Zornotzako landetan batu dira

Joseba Derteano 2018ko eka. 26a, 09:15

Umeak landetan jolasten Altzoanek egindako deialdian.

Altzoan taldearen deialdiari 20 bat familiak erantzun diote.

Joan zen astean Zornotzan Nafarroako landetan batu ziren hainbat familia Altzoan taldearen deialdiari erantzunez. Umeei “uragaz esperimentatzeko” aukera eskaini gura zieten. “Bedarra, harea, lurra, bainuontziak, ur poteak, sukaldeko tresnak eta bestelako ontziak. Joko librea bere horretan, helduen pretentsiorik gabea”, adierazi dute ohar batean. Horrekin batera, “familientzako, elkar ezagutzeko eta hazkuntzarako sarea josteko aukera zen”, gehitu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!