Zornotzak hanka eta erdi Bizkaiko herri arteko finalean du

Joseba Derteano 2018ko eka. 11a, 10:03

Joaneko hiru partiduak irabazi dizkio Orozkori.

Joan zen barikuan Zornotzako pilotalekuan jokatutako partidurik lehiatuena kadeteetakoa izan zen: 22-15. Gazteetakoa eta nagusietakoa erraz irabazi zituen Zornotzak: 22-4 eta 22-5, hurrenez hurren. Hurrengo asteburuan jokatuko dituzte itzuliko neurketak Orozkon. Hiru partidutik bat irabaztea nahiko dute Bizkaiko Herri Arteko Pilota Txapelketako finalera sailkatzeko. Bere historiako bigarren finala luke.

Beste finalerdian Markinak abantaila hartu dio Zeanuriri: 2-1.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!