Iaz egindako lanari esker, Zornotza final zortzirenetan sartu zen lehian, herri asko baino kanporaketa bat geroago. Lehenengo Galdakao eta ondoren Usansolo —iazko txapelduna— kanporatu zituen. Kasu bietan sei partiduetatik bost irabazi zituzten zornotzarrek. 2016an ere finalerdietara heldu zen, baina ezin izan zuen finalera sailkatu eta hirugarren tokian amaitu zuen txapelketa. Zornotzak behin jokatu du Bizkaiko herri arteko finala. 2001ean izan zen eta galdu egin zuen Elorrioren kontra.
Orozko behe behetik hasi da aurten eta Atxondo, Sestao eta Bermeo utzi ditu bidean. Bigarren finalerdia Zeanuriren eta Markinaren artekoa da.