XXI. mendeko lehenengo hamarkada emankorra izan zen. Elorriok hiru txapelketa segidan irabazi zituen: 2000tik 2002ra arteko hirurak. Berrizek beste txapel bi eskuratu zituen 2005ean eta 2007an. Harrezkero, eskualdeko palmaresa ez da hazi. Finalik ere ez dute jokatu. Finalerdiak izan dira posturik onenak: Mallabiak 2008an, Elorriok 2014an eta Zornotzak 2016an.
Barikuan hasiko den txapelketan egoera horri buelta ematen saiatuko dira parte hartzea erabaki duten eskualdeko lau herriak: Atxondo, Iurreta, Elorrio eta Zornotza. Lehenengo hirurek azpi-azpitik ekingo diote txapelketari. Zornotza, iaz ondoen ibili zen herria, bigarren jardunaldian sartuko da.
ORDUTEGIA-APIRILAK 27
Elorrio-Santurtzi: Barikuan, 19:00etan, Elorrioko pilotalekuan.
Atxondo-Orozko: Barikuan, 19:00etan, Atxondoko pilotalekuan.
Iurreta-Munitibar: Barikuan, 19:00etan, Iurretako pilotalekuan.
BIZKAIKO HERRI ARTEKO PALMARESA DURANGALDEAN
Lau bider txapeldun: Zaldibar (1976an, 1978an, 1979an eta 1986an)
Hiru bider txapeldun: Mallabia (1990ean, 1991n eta 1994an) eta Elorrio (2000n, 2001ean eta 2002an)
Bi bider txapeldun: Atxondo (1971n eta 1983an), Durango (1972an eta 1977an) eta Berriz (2005ean eta 2007an)