Licenciado Vidrierak irabazi du Zornotzako V. Maketa lehiaketa

Aritz Maldonado 2018ko mai. 15a, 11:30

Durangarrak 1.500 euroko saria irabazi du. Ane Ibarrak eta Nerea Aizpuruak jo zuten Mariano Estudillogaz batera.

Steepers zornotzarrek, ostera, 500 euroko saria irabazi dute, euskarazko abestirik onena aurkezteagatik. Finaleko hirugarren taldeak, Wicked Wizzard hirukote mungiarrak, Zornotzako jaietan kontzertua eskaintzeko saria irabazi zuen. 

Joan den barikuan jokatu zen finala, Zornotzako Zelaieta zentroan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!