20 bat talde itxaroten zituzten eta 24k parte hartu dute. 21 gizonenak izan dira eta hiru emakumeenak. MugarraTTk talde bi eraman ditu, kadeteetako eta gazteetako bana. Amorebieta-Etxano Triatloi taldeko antolatzaileek ekimenaren balorazio oso positiboa egin dute.
Gizonetan zein emakumeetan Santanderko triatloi taldekoak izan dira onenak. Gizonetan, Amandarri Triatloi Kluba eta Bilbaotri geratu dira bigarren eta hirugarren. Emakumeetan Bilbaotri-rentzat izan da bigarren postua.
Triatlon Santander taldeko emakumeak podiumean: