Zornotzako Abrasivos Texajax enpresak emakume bat ama izatearren kaleratu gura izatea salatu du LAB sindikatuak. Gaur goizean, kaleratzearen inguruko epaiketa egin dute Bilbon. Zornotzako Talde Feministak emakumea babesteko kanpaina abiatu du Facebooken. Hainbat herritarrek emakumeagaz bat egin dute argazkiak sare sozial honetara igota. Gainera, elkarretaratzera deitu du, zapatuan, 12:00etan, Zornotzan.