Izan ere, barbakoa erraldoia neurgailuaren ondo-ondoan jarri zuten azokaren arduradunek. Sua piztu zutenean, ikatza erretzen hasi ziren eta neurgailua datu altuak ematen hasi zen, Andoni Agirrebeitia alkateak azaldu duenez. Gaineratu duenez, Zornotzako Udalak aditua den teknikari baten bidez Zubiondoko neurgailuak ematen dituen datuen jarraipen zehatza egiten du, eta horrela konturatu ziren kutsaduraren sorburua zein zen.