Airearen kalitatea

Aire kutsatuaren maila altuak izan dira azken orduetan Durangaldean

Markel Onaindia 2018ko ots. 23a, 21:04

Goizean eta eguerdi partean aire kalitate txarra neurtu dute Durango eta Zornotzako estazioek, Eusko Jaurlaritzako datu ofizialek erakusten duten bezala.

PM10 partikulen kasuan, 50 mikrogramo metro kubikoko gainditzean aire txarra dagoela ondorioztatzen da, eta PM2,5 partikulen kasuan, 25eko indizea pasatzean. Zornotzan Zelaieta parkean dagoen estazioak 10:00etan 128 mikrogramo neurtu ditu, esaterako. Bestalde, World Air Quality webgunearen arabera, 154koa izan da une batean. Herriaren Eskubideako Julian Rios zinegotziak zabaldu du datu hori sare sozialetan, eta egoera kritikatu du. Osasunerako arriskutsuenak dira PM partikulak, txikiak izatera arnasbideetatik sartzen direlako.

Jaurlaritzak ikerketa bat egin zuen udazkenean, eta enpresa batzuek isuri toxikoak egin zituztela onartu arren, urteko egunen %99an airearen kalitatea ona dela nabarmendu zuen. Baina, jendearen kezka ez da baretu. Udal gobernuak sinesgarritasuna ematen dion bitartean  EH Bildu eta Herriaren Eskubideak neurriak eskatu izan dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!