Dagoeneko sagarrak batzen ari dira. Normalean, irailaren amaieran hasten den sagar bilketa 15 bat egunez aurreratu behar izan dute aurten. Udaberriko loraldi goiztiarra da horren arrazoia. Horrela, helduta dauden sagar barietateak batzen buru-belarri lanean dabiltza egunotan: Goikoetxe, Txalaka eta Gezamina motako sagarrak, batez ere.
Beste barietate batzuk oraindino berde daude, “egon behar duten moduan”, eta heldu arte sagarrondoetan jarraituko dute. “Berde badago ez da batu behar. Hobe da itxarotea eta puntuan dagoenean jasotzea”, azaldu du Zamalloak.
Kantitatea eta kalitatea
Sagar kantitatea bezain garrantzitsua da kalitatea. Sagarrak “sano” daudela dirudi eta hori albiste ona da. Edozelan ere, azterketa analitikoak erakutsiko dituzte benetako ezaugarriak.
Uzta honetatik irtengo den sagardoaren zaporearen ezaugarriak aurreratzea ere ez da kontu erraza. “Gradu gutxiagokoa edo arintxoagoa izan daiteke, baina ezin da seguru esan oraindik”, azaldu du Uxarteko arduradunak