MSC Gobernuz Kanpoko Erakundeak 20 urte egin ditu eta arrantza arduratsua sustatzea helburu duen kanpaina batez bidez ospatzen ari dira. Hainbat enbaxadore aukeratu dituzte eta oraintsu laugarren Michelin Izarra lortu duen Eneko Atxa sukaldari zornotzarra da horietako bat. Aritz Aranburu surflaria eta Getariako hiru arrantzale dira gainerako enbaxadoreak. Madrilen egindako ekitaldi batean aurkeztu dute ekimena.
“Beti sentitu du portua eta arrantza gure kulturari lotutako zerbait moduan. Itsasoa nire paisaiaren, kulturaren, bizitzaren parte da. Garrantzitsua da arrantzan iraunkortasuna sustatzea, itsasoa zaindu beharra dago hurrengo belaunaldiei begira. Gure sukaldean arraina funtsezkoa da. Ez dut sukaldaritza arrain barik ulertzen”, adierazi du Atxak.
Madrilgo Florida Retiro aretoan egindako ekitaldiko argazkiak: