Atxaren Eneko jatetxeak Michelin izar bat jaso du

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 22a, 21:20

Eneko Atxak laugarren Michelin izarra jaso du.

Eneko Atxa zornotzarraren Eneko jatetxeri Michelin izar bat eman berri diote. Atxak ekainaz geroztik Azurmendi jatetxearen ondoan, Eneko izeneko jatetxe berria du. Jatetxea ireki eta bost hilabetera Michelin izarra eman diote. Gaur jasotakoagaz, laugarren izarra du Eneko Atxak.

Ekainean prentsarako egin zuen ekitaldian, jatetxe honegaz jatorrira buelta egin gura izan duela aitortu zion Eneko Atxak ANBOTOri. Hasierako emozioak, hasieran inguruan izan zituenen esentzia jaso nahi izan zituela bertan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!