Aurtengo ligan lehenengo bider burumakur itzuli dira etxera Zornotza Saskibaloi Taldeko jokalariak. Asteburuan Kantabriara egindako irteeran, 85-78 galdu zuten Estela Santander taldearen kontra.
EBA mailako A multzoko lider jarraitzen du Mikel Garitaonandiak gidatutako taldeak, baina orain Estela Santanderrekin partekatzen du postua hori: talde biek bederatzina garaipen dituzte.
Asteburuan Santiago Automoción taldeak bisitatuko du Larrea. Bost garaipen eta beste hainbeste porrot daramatza Burgosko taldeak. Partidu horretan 1.000 puntura helduko da Zornotza ST. Orain arte punturik gehien sartu duen taldea da, 950ekin. Sailkapen horretan Pielagos da bigarrena 130 puntu gutxiagorekin.