14.000 lagunetik gora batu ditu Mangamore jaialdiak Zornotzan

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 9a, 17:02

Udaleko balorazioaren arabera, 14.253 bat lagun izan zituen mangaren inguruko jaialdiak.

Jaialdiaren XI. deialdian 14.253 lagun izan ziren eta Japoniako kulturaren inguruko 100 jarduera baino gehiagotan parte hartu ahal izan zuten. Bestalde, udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, Mangamore jaialdian gehienak Bizkaitik etorri ziren arren, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Burgos, Kantabria, Galizia, Madrid, Asturias, Andaluzia eta Valentziatik ere etorri dira.

Mangamorera etorritako jendearen ondorioz, asteburu horretan herriko hotelak %95ean beteta egon zirela eta inguruko herrietako hoteletan ere normala baino jende gehiago izan dela azpimarratu dute.

Bestalde ekitaldiei dagokienez, Mitsuru Nagataren Japoniako pintura erakusketa, Eiko Kishiren kimono
erakusketa, Cosplay lehiaketa, umore horiko jolasak, DJ Yui Kannan DJaren ikuskizuna edota Kalathras youtuber arrakastatsuak burututako jarduerak nabarmendu dituzte oharrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!