Orain urte bi Luis Urrengoetxeako lokal bat okupatzeagatik, lau zornotzar epaituak izango dira. Okupatu eta berehala lokalaren jabeak zigor arloko salaketa jarri zuen. Ondoren, bide zibiletik beste salaketa bat jarri zuen lau zornotzarren kontra eta lokala utzaraztea eskatu zuen, Ziztada Guneko kideek ohar batean azaldu dutenez.