Jon Aurtenetxe zornotzarrak Eskoziarako bidea hartu du

Anboto 2017ko abu. 30a, 11:04

Dundee Football Clubean jokatuko du.

Eskoziako lehenengo mailan diharduen taldea da. Jon Aurtenetxek (Zornotza, 1992) aurredenboraldia Amorebieta futbol taldean egin du. Orduan Joseba Etxeberria entrenatzaileak aurreratu zuen oso posible zela Aurtenetxe beste talderen batera joatea eta batez ere alderdi fisikoari eusteko aukera eskaini ziotela Amorebietan. Zornotzan bertan geratu zitekeela argitaratu izan du hedabideren batek, baina azkenean Eskoziako taldera joan da Amorebieta futbol taldeko iturriek konfirmatu dutenez.

2011ean Athletic-eko lehen taldeagaz fitxa egin zioten. Hurrengo urtean Europa League-eko eta Errege Kopako finalak jokatu zituen. 2013an Vigoko Celta taldera joan zen. Ostean Tenerife eta Mirandes taldeetan ibili da. 25 urte besterik ez eta dagoeneko hainbat talde ezagutu ditu zornotzarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!