Hainbat mailatan Euskadiko txirrindularitza txapelketak lehiatu dituzte asteburuan. Mikel Agirrebeitia zornotzarra (S.C.Amorebieta) bigarren urteko kadeterik onena izan da Tolosan. Igor Arrietak (Intersport Irabia) jantzi du lehenengo urtekoa.
Emakumeen Euskaldun Torneoan, berriz, podium bitan izan dira eskualdeko taldeak: Elite mailan Carla Oberholzer-ek (Bizkaia-Durango) eta kadeteetan Amaia Lartitegik (CAF Turnkey Engineering) hirugarren amaitu dute Berriatuako lasterketa.