Mikel Agirrebeitiak irabazi du Iralako kriteriuma

Joseba Derteano 2017ko eka. 14a, 09:00

Kadete mailako txirrindularitza lasterketan onena izan zen.

Ekin-S.C. Amorebieta taldeko Mikel Agirrebeitia kadeteak Iralako kriteriuma irabazi zuen Bilbon joan zen zapatuan. Bere taldekide Iker Trigo bigarren tokian sailkatu zen.

Hurrengo egunean, San Antonio Sarian, Elorrioko Gaursa Renault taldeko txirrindulari bi igo ziren podiumera: Unai Atutxa bigarren tokian eta Markel Rodriguez  hirugarren postuan. Proba bietan podiumaren atarian geratu zen Ekin-S.C. Amorebietako Gaizka Ansola.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!