Elkarretaratzea deitu dute eguaztenerako Muxikan hildako langilearen heriotza salatzeko

Jone Guenetxea 2017ko eka. 26a, 20:23

Zornotzako Transportes Agirre enpresako langile bat hil da, gaur, laneko istripu ez traumatiko batean, deskarga lanetan ari zela Muxikan. ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek elkarretaratzea deitu dute eguaztenerako, 12:00etan, Zornotzako enpresaren aurrean, “Lan istripu gehiagorik ez. Prekarietatea hiltzailea” lemapean.

Sindikatuek gogoratu dutenez, 2017an 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian "beraien lanpostuetan edo beraien lanaren ondorioz".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!