Zornotzako Transportes Agirre enpresako langile bat hil da deskarga lanetan ari zela Muxikan

Jone Guenetxea 2017ko eka. 26a, 18:17

LAB sindikatuak prentsa oharrean azaldu duenez, gaur, Zornotzako Transportes Agirre enpresako langile bat hil da laneko istripu ez traumatiko batean, deskarga lanetan ari zenean Muxikan (Bizkaia).

LABek garraioan lan baldintzak gero eta prekarioagoak direla azaldu du. "Garraiolariek ez daukate giza nahiz lan gaixotasunen aurrean babes egokirik askotan, eta, gainera, berauek edukitako lan istripuak ez dira maiz estatistika ofizialetan kontutan edukitzen. Horrela, Administrazioek beste alde batera begiratzen dute, sektoreak bizi duen prekarietate egoeraren ezagun izan arren", diote sindikatuko ordezkariek.

LABek gaineratu duenez, garraiolariek jasaten dituzten lan istripuen gehiengoak, traumatikoak edo ez traumatikoak, errepideetako merkantzien garraioak urte luzez pairatzen daraman "prekarietatea eta desregulazio basatia" agerian uzten ditu. Garraiolarien "eskubide eza" ere nabaria dela dio LABek. Sindikatutik diotenez, "lana mantendu ahal izateko, askotan kargatzaileen presak, ezinezko ordutegiak, gehiegizko pisudun kargak, prezio baxuak, lan egun luzeak eta atseden eza jasan behar baitituzte. Beste askotan, gainera, zamaren deskarga egitera behartuak direlarik". 

Bestalde, LABek  gaineratu duenez, "babes eta elkartasunik zintzoena erakutsi nahi diegu hildakoaren senitarteko auzokide eta gertukoei, eta langile-klaseari orokorrean".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!