Zornotzako udalbatzak eskerrak eman dizkio "ametsak piztu dituen" saskibaloi taldeari

Joseba Derteano 2017ko eka. 10a, 21:16

Alkateak, Udalbatzako zenbait zinegotzirekin batera, harrera egin zien atzo Zornotza Saskibaloi Taldeko jokalari eta zuzendariei.

“Zorionak denboraldi historikoagatik, zeinak zale guztien ametsak piztu dituen”, adierazi zien Andoni Agirrebeitia alkateak. Joxe Etxeberria saskibaloi taldeko presidenteak ere bere esker ona adierazi zuen.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!