Zornotza kanporatuta herri artekoan ordezkari barik geratu da Durangaldea

Joseba Derteano 2017ko eka. 5a, 12:30

Markina-Zeanuri eta Dima-Usansolo izango dira finalerdiak.

Zornotzak gazteetako eta nagusietako lau partiduak galdu eta kadeteetako biak irabazi ditu Markinaren kontra. Ondorioz, final laurdenetan amaitu da Zornotzaren ibilbidea aurtengo Bizkaiko Herri Arteko Pilota Txapelketan.

Aurtengo finala Zornotzako pilotalekuan jokatuko da. Horrela jakinarazi du Bizkaiko federazioak. Eguna eta ordua oraindino zehazteke daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!