Eneko Atxak menu ekologikoa eskainiko die Galdakao-Usansolo ospitaleko pazienteei

Joseba Derteano 2017ko eka. 2a, 13:11

Datorren astelehenean izango da, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira.

Galdakao-Usansoloko ospitaleak 10. aldiz ospatuko du nazioarteko egun hori. Lehenengo bi urteetan azkenburuko ekologiko bat eskaini zen. 2010ean, azkenburukoaren ordez lehenengo plater ekologikoa eskaintzen hasi ziren eta, 2011z geroztik, menu osoa ekologikoa izaten da. Azken urteetan behin baino gehiagotan izan dute Eneko Atxa sukaldari zornotzarraren laguntza menua osatzeko. Atxaren Azurmendi jatetxea munduko jasangarriena da The World’s 50 Best Restaurants zerrenda ospetsuaren arabera.

Ekainaren 5eko menua honako hau izango da: Garia iberiko zukuan, perretxiko emultsioarekin; legatza piper zukuan eta barazkiak sugarrean, eta etxeko torrada. Atxak azaldu duenez, “jasangarritasuna ez da joera bat, baizik eta gizartearen erantzukizuna eta era berean, pertsonekiko, ingurumenarekiko, ekonomiarekiko eta etorkizunarekiko elkarbizitza ulertzeko modu bat da”.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!