Ametx Zornotza igoera faseko finala jokatzen ari da. Lehenengo partidua galdu egin du Larrean, gaur, Valladoliden aurka (68-73). Hala ere, zornotzarrek aukera dute oraindik mailaz igotzeko. Hurrengo partidua domekan izango da, 12:30ean Larrean. Talde zornotzarrak zaleen berotasuna izango du erronkari aurre egiteko.