Ametx Zornotza igoera faseko finalera sailkatu da

J. Derteano / J. Guenetxea 2017ko mai. 24a, 07:39

Urrezko Ligara igotzeko igoera fasea jokatzen ari da Ametx Zornotza. Atzo Granadan jokatuta partidua irabazi (81-92) eta gero finalerako txartela eskuratu du. 

Kanporaketa 2-2 berdinduta zegoen. Beraz, atzoko garaipenagaz talde zornotzarra finalera sailkatu da. Finala Valladoliden aurka jokatuko dute. Lehen partida Larrean izango da, ostiralean. Joan zen asteko partidan Larrea lepo bete zen, eta hurrengo erronkan ere zaleen berotasuna sentituko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!