Kanporaketa 2-2 berdinduta zegoen. Beraz, atzoko garaipenagaz talde zornotzarra finalera sailkatu da. Finala Valladoliden aurka jokatuko dute. Lehen partida Larrean izango da, ostiralean. Joan zen asteko partidan Larrea lepo bete zen, eta hurrengo erronkan ere zaleen berotasuna sentituko dute.