Gerra Zibileko biktimak gogoratu dituzte 80. urteurrenean

Anboto 2017ko mai. 20a, 13:47

Elias Eubak egindako lore eskaintza izan da ekimeneko osagai bat.

Eskuetan zeraman lore-sortari musu eman ostean, biktimak gogoratzen dituen plakaren ondoan pausatu du lore-sorta bertaratutakoen txaloen artean. Ondoren aurreskua eskaini diote.

Ondoren Gregorio Arrienek hartu du hitza. Teologo eta apaiz kortezubitarrak hainbat liburu argitaratu ditu gerraren ondorioak pairatu zituzten biktimen inguruan. “Erbesteratuak izan zirenak, errepresioa jasan zutenak, euren etxeak erre zizkietenak… Zornotzan mota honetako biktima asko izan ziren eta uste dut heldu dela garaia biktima horien inguruan bereizgarria den zerbait egiteko. Zergatik ez dugu gure artean izan ziren biktima horien zenbaketa bat egiten?”, proposatu du.

Alaiak abesbatzaren kantuekin eta Andoni Agirrebeitia alkatearen berbekin amaitu da ekitaldia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!