AKT Plásticos enpresako zuzendaritza: “Ez gaude langile batzordearen xantaia onartzeko prest”

Joseba Derteano 2017ko mai. 19a, 13:45

(Argazkia: www.grupoisn.com)

“Zigorrak erretiratzea ez da irtenbidea”, adierazi dute.

Zornotzako AKT Plásticos enpresako langileen batzordeak deituta kontzentrazio bat egin zuen eguaztenean enpresaren parean. Besteak beste, zuzendaritzak langileei jartzen dizkien zigorrak salatu eta horiek erretiratzeko eskatu zuten. Zuzendaritzak ohar batean jakinarazi duenez, “ez gaude langileen batzordearen xantaia onartzeko prest eta ezta gaur egun duen Disziplina-Ahalmena galtzeko prest ere”.

Gaur egun laneko jazarpenaren arloko “hainbat zigor daude”, zuzendaritzaren esanetan. “Horietako bat epaitua izan da eta lan-arloko epaitegiak zigorra ezarri dio lankide bati 400 mezu eta WhatsApp bidaltzeagatik”, gehitu dute. Zuzendaritzaren ustez “zigorrak erretiratzea ez da irtenbidea eta ez da kanporatze bat izan, zigor larri bat baizik”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!