Luciano Martinez aukeratu dute Ametx Erakundeko presidente

Bozketaren aurretik, zinegotzi kargua hartu zuen.

Mitxel Etxebarriak EAJko bere zinegotzi kargua utzi ostean Luciano Martinez ordezkoak lehen udaltzarra izan zuen joan zen barikuan. Zinegotzi kargua hartu zuen lehenengo. Ondoren, EAJk bera proposatu zuen Etxebarriaren ordez Ametx Erakundeko presidente izateko. EH Bilduk, HiriEkimenak eta PSEk ez zuten hautagairik aurkeztu. Bozketan Martinezen hautagaitzak zurizko baino baiezko boto gehiago lortu zituen. Ez zen ezezko botorik izan.

Erlazionatuak

Mitxel Etxebarriak zinegotzi kargua utzi du eta Luciano Martinez sartuko da bere ordez

Zornotza

Etxebarria Euskara, Kultura eta Kirol arloko zinegotzia izan da EAJ alderditik (Gobernu Taldea) legegintzaldi honetan. Athletic futbol taldeko mark...
Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.