Andra Mari Ikastolaren 50. Urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia izango da bihar

Anboto 2017ko mar. 31a, 18:24

Egun osoko jaia prestatu dute.

Zornotzako Herriko Plazak hartuko du bihar Ikastolaren urtemuga ospatzeko ekitaldi nagusia. Eguerdiko 12:00etatik aurrera herri kirolen ikuskizuna eskainiko dute, Alex Txikon mendizalea ikusleen artean izango delarik. 12:30etan herriko kale nagusietatik ibiliko den kalejira hasiko da. Eta 13:30ean, Herriko Plazara itzuliz, Maria Aldazabal Ikastolako presidente andreak pregoia irakurriko eta txupinazoa botako du.

Erraldoiak, joaldunak, txistulariak eta trikitilariak arduratuko dira jai eguna alaitzeaz eta, apurka-apurka, Larreako kiroldegira joango dira 500 lagun hartuko dituen herri bazkarian elkartzeko. Bazkaldu bitartean eta bazkaldu eta gero, dantzak, koroak, bertsoak, erromeria eta beste hainbat ikuskizun gozatzeko aukera izango dute ospakizunaren parte hartzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!