'Langileok independentzia eta sozialismoa' adierazi dute bertan zabaldutako pankarta bategaz. Prekarietatea ere salatu dute gainera. Jabier Ormaetxea enpresako presidenteagaz kritiko azaldu dira: "Kostuak merketzea helburu besterik ez duen industria politika inposatu nahi diguzue; Kapitalaren mesedetan gure lan baldintzak prekarizatuko badituzue ere. Espainiako Erreforma, soldata eskala bikoitzak kolektibo konkretuetarako, lan baldintzen suntsipena eta eskubide galera dira zuen politikaren oinarri", azaldu dute prentsa ohar batean.
Velatia taldearen sorburu izan zen Ormazabal enpresak 50 urte bete ditu, eta horren ospakizunera etorri da Felipe Vi. erregea. Instalazioak bisitatuko ditu, eta ekitaldian parte hartu ere bai.
1.600 behargin Ormazabalen
Erdi tentsioko sare elektrikoen enpresentzat hornitzaile garrantzitsuenetakoa da Ormazabal enpresa. 1.600 behargin inguru ditu, eta urtean 370 milioi euroko negozio zifra sortzen du. Beragaz batera, beste hamar enpresa daude Velatia taldean, eta munduan zehar zabalduta dituzte fabrikak.