Hiri Ekimena Espainiako Erregearen bisitaren “aurka” agertu da

Joseba Derteano 2017ko mar. 15a, 09:25

Erregeak "bizi duen errealitatea ez da zornotzar gehienek bizi dutena", adierazi dute.

Gaur Zornotzako enpresa batera egingo duen bisitaren "aurka" agertu da Hiri Ekimena. "Enpresak erregea gonbidatzeko askatasuna duela ulertzen dugu, baina ez dugu nahi erregea etortzeak dakartzan segurtasun neurri denak gure zergekin ordaintzea. Bere karguagatik dagoeneko badaukan soldata nahikoa iruditzen zaigu".

Horrez gainera, Hiri Ekimenaren ustez Espainiako Erregea "bizi den errealitatea ez da zornotzar gehienek bizi dutena". Horregatik, "ez dugu ezarritako egitura monarkiko baten diskurtso errazik entzun gura".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!