Zornotzako EH Bilduk "desadostasun osoa" erakutsi du Espainiako Erregearen bisitaren aurrean

Joseba Derteano 2017ko mar. 14a, 12:15

“Ez ditu Zornotzako herritarrak ordezkatzen”, adierazi du.

Boroako Velatia enpresak 50 urte betetzen ditu, eta hori ospatzeko ekitaldira Felipe VI. Erregea etorriko da bihar. Bisita horren aurrean "desadostasun osoa eta nabarmena" erakutsi du Zornotzako EH Bilduk. "Espainiako Erregeak ez ditu Zornotzako herritarrak ordezkatzen, ezta Bizkaiko nahiz Euskal Herriko gizarte zabala ere. Areago, herritarrek argi eta garbi eta behin baino gehiagotan adierazi dute sentimendu hori, Estatu Espainoleko Koroatik modu irekian desmarkatuta dauden indar politikoei bozka emanez", adierazi dute prentsa ohar batean.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!